Hasiera

BENITO LERTXUNDI 

 

2018/10/05

OSPAKIZUN GAUEAN diska berria kalean da.

2018/08/28

Kimu bat zuhaitzan, Benito Lertxundik aurkezten digun kantu berria da, urrian plazaratuko den Ospakizun gauean (Kantaita Enea) diskoari bidea irekitzen diona.

Diskoko beste kantu guztiak bezela, zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu du, Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean, Zaria Koru Eskolako kantari gaztetxoak ere lotu zaizkiolarik.

Kantu originala: Allan Rankin.

Letra euskeraz: Jon Maia

ELKAR estudioan 2018ko Apirilan eta Maiatzan, Victor Sanchezek grabatu, nahastu eta masterizatua.

Produkzioa: Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti