top of page

01.- GU BIZI BEZAINBAT 

Ez dut nihaur gogoratu,
ez ezagutu nahi.
Alferrik gaude garenari
begira bagaude.

Bizi garela ez jakiteak
bizitza nahikoa du betetzen,
gu bizi bezainbat
bizi da gure bizi ordua,
berdin hila gurekin doanean
harekin garenez iragaiten.

Ez dut nihaur gogoratu,
ez ezagutu nahi.
Ahalik gabe zer balio du
ezagutzak?

Jakiteak ez badu
jakiteko balio,
hobea da neurtu gabe
dirauen bizitza,
berdin hila gurekin doanean
harekin garenez iragaiten.

​

02.- NINTZENAZ OROITZEAN
Nintzenaz oroitzean
beste bat ikusten dut,
iraganean oroimenaren orainan.

Izan nintzena
maite dudan norbait da,
ametsetan besterik ez bada ere.

Eta gogoa nahigabetzen didan
bakarmina ez dario nigandik,
ikusi iraganetik ere ez
begi itsuen atzean
bizi naizenarengandik baizik.

Orainak ez beste ezerk 
nau ezagutzen.
Orainak ez beste ezerk 
nau ezagutzen.

Nere oroimena bera ez da ezer,
eta naizena eta izan nintzen guztiak
hainbat amets direla dut sentitzen.

​

03.- NOR DA ERROMESA
Nor da erromesa,
Funtsezko gogoan dabilena ez bada?
Oinarrizko higidura bakoitza
Erraietatik darion ur isuria da.

Maite denaz
pentsa daiteke,
maitasunaz inoiz ez;
maitasunak ez baitu karirik:
bere eternitatea da.

Ibilkari zoroa,
beti dabil
berez daukanaren bila.
Ibilkari zoroa,
beti dabil
berez daukanaren bila.

Zoaz etxera,
zeure baitan den
etxe horretara,
Ibilbide guztiak
etxera itzultzeko baino ez dira.

​

04.- LAKET DUT 
Laket dut ene itsasadarra
Oriaren halabeharra
laket dut bere urertzean
jausten zaidan sentipen zirrara,
laket dut itsasbeheran
gailentzen den legartza,
hurruntasun ilunaren lorratza.

Ene oroitzeko bizipenak
han pausatzean
urtutako amets bat naiz,
hunkidura arrotz bat,
baleen kantek sorgindutako gogoa,
mariñel galduen bila 
dabilen nomada.

Izkutu jakintza bailitzan,
arraun hotsez,
iragan oiartzunak
hegaldatzen dira 
gune umelean
Terralak hartu nau 
ur geldien loan
joandako argiñabarrak
biltzen zaizkit gogoan.
laket dut…

​

05.- SUAREN  BILA

Suaren bila atera ziren

surik etzuten haiek,

ikusmenaren mugaz gaindi

dauden lurretara, lurretara, lurretara…

 

Metalik gabekoek ere

berdin egin zuten

baita garia falta zuten 

haiek ere, haiek ere, haiek ere…

Ura behar zutenak, denak,

bizi irauteko

beharrezkoaren bila

irten ziren, irten ziren, irten ziren…

Maitasun bila ere

abiatu omen zen norbait,

oraindik ez baitzen jakina

maitasuna bilatu gabe

aurkitu beharreko zerbait dela.

​

06.- DAMUA
Zure ahora bota nituen
arantzak utzidazu erauzten.

Zure bekokia,
gaizki maitatu burua
utzidazu garbitzen.

Utzidazu zure ezpainak moldatzen
aurpegi zuri eta zorrotz horretan
irrifar bat marrazt dezadan.

Ze zentzu gabea!
Bizi bat ematen dizute
eta soilik bi bala
hutsegiteko bata 
berriro saiatzeko bestea.

Utzidazu zure etxera itzultzen.

Gela honetan gogoratzen zaitut
ezagutu beharreko bezala
eta maitasuna
betebeharra bailitzan.

Utzidazu beraz, zure etxera itzultzen
isilpeko leku horretara
bertan bizitzen bukatzeko.

Elorria,
nere oinetan hausten diren
olatuen kizkurra,
ipuin hau amaitzeko garaia da!

Joan egin nahi dut lur arrotz hauetatik
etxe horretaraino 
eta dei egin
zuri hotsegin
agian oihu egin
gaur armarik gabe noala.

Utzidazu zure etxera sartzen!

​

07.- MARRUZ OLAK HIRIAN
Azken muxu bat, marruz olak hirian,
zeinen  gau luzea!… lokhartu ezinean.
barnean intzirika bizitza  nola dijoan!
bizitza intzirika, duin adioan

Burdinkara arima, azala leuna
ahantzi ote duzu penatu zintuena?…
Garai bateko ametsak, egun ke iluna,
su dardek zulatutako duintasuna 

Menpeak altxa dizkizun bihotzeko hormetan
lehio berria ikusiz zailtasunean
hodiak, aldarriak, makinak, burrunba…
kimu berriak ezkietan, duin adioan

Burdin taupaden oiartzunean
zure herriak du utzia kondaira kulunkan,
oroitzapenak talka mingarrietan,
marruz olak hirian duin adioan.
Oroitzapenak antzerki zaharretan,
marruz olak hirian duin adioan

​

08.- ZUHAITZEN DENBORA 
Zugan da zuhaitzen denbora, elkar maitatu ondoren
ohean lo, betazalek soilik zaituzte estaltzen.

Ez jarraitu beldurrari
ez esan beti, ez esan inoiz ez
utzi libre munduari bidea egiten.

Zugan da zuhaitzen denbora, elkar maitatu ondoren
plazer-urak biltzen zaitu malkoak begia legez.

Ez jarraitu beldurrari
ez esan beti, ez esan inoiz ez
utzi libre munduari bidea egiten

.

09.- BASARTE HONETAN
Zuhaitz hostotsuen
adar gorenetan
haizeak marmar du egiten
hozkiro eta ozen,
Basarte honetan
burrunbartean naiz galtzen
eta bakardadean dut pentsatzen.

Honela munduan,
sentitzen dudanaren gaindi
haize batek bizitza egiten du
eta uzten du, eta hartzen du,
eta ezerk zentzurik ez du.

Ez eta bakarti pentsatzeko dudan
arimak ere.

Honela munduan…

Zuhaitz hostotsuen
adar gorenetan
haizeak marmar du egiten
hozkiro eta ozen.

​

10.- IRAIL TRISTEA
Irail tristea herriko kaleetan
hutsaren langarra zutoinetan
Itsasoak negarrez ditu utzi tostak
uher lehorrean begiak.

Zuri beltzeko mariñel zaharrak
joan zirenak eta datozenak,
errioaren arnasean bilduta
etzaie itzaltzen esperantza.

Ixuriko dituzte indarrak
urazal hilezkorretan,
itsasoa menderatuz,
denbora gaindituko dutelakoan. 

Badatoz eta bagoaz
ilunabar begietan deseginda
kresalaren jostundegian
lamiek harilkatu misterioan urtuta.

bottom of page