top of page

Músico

ATARRATZEKO GAZTELUKO KANTUA 
(Zuberoako herrikoia)

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü
Atarratzeko Jaunak bata dü galdatü;
üken du arrapostü eztirela huntü,
hunttürik direnian batto ükenen dü. 

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,
ingoiti horra düzü Atarratzeko Jauna,
otoi erran izozü ni eri nintzala,
zazpi egün hoietan ohian nintzala. 

Klara, zuaza orai salako leihora,
ipar-ala egua denez jakitera.
ifarra balinbada goraintzi Salari,
ene korpitzaren xerka jin dadila sarri. (bis)

Ama, joanen gira oro elkarrekin,
etxerat jinen zira xangri handirekin,
bihotza kargatürik, begiak bustirik,
eta züre alaba tunban ehortzirik. (bis)

Ama, saldu nauzü biga bat bezala,
bai eta desterratü, oi Espainiara,
aita bizi üken banü, ama, zü bezala
enunduzün ezkündüren Atarratzeko salala. (bis)
 


BETI PENETAN
(Nafarroako herrikoia)

Beti penetan, beti penetan
bizi naiz mundo unetan. (bis)
Egunaz zerbait alegratzen naiz,
gabaz beti penetan:
Neurenganako amoriua
joan zitzaitzun batetan. (bis)
 


LEHEN FLORIA
(Zuberoako herrikoia)

Eijerra zira maitia
erraiten deizüt egia
nurk eraman ote deizü
trai la la la lai
zure lehen floria? 

Ez dizü egin izotzik
ez eta ere karruinik
ene lehen floriari
kalte egin dienik. 

Landan eder iratze
behia ederrak aretxe,
zu bezalako pollitetarik
desir nüke bi seme. 

Horren maite banaüzu
obrak erakats itzatzü
elizalat eraman eta
han espusa nezazu. 

Apezak dire Espainian
beretterrak Erruman,
hura anti jin artino
gittian txosta kanberan. 
 


ERREGEK GIZON EDERRIK
(Zuberoako herrikoia)

Erregek gizon ederrik guardetan badu segurik;
Lekunberriko brigadan batto ororen gainetik
neskatxen ingainatzen ez baitu parerik. 

Ene maitia, zen duzu? zerk holakatzen zaitu zu?
Ez du deabora luzia zirela penetan sartu...
Plazeraren ondotik desplazera duzu... 

Ogiak dire burutu, artoak ere jorratu,
primaderan egin lana, udazkenerat agertu,
ene maitiñoari... gerria loditu. 

Lekunberriko neskatxak, Züberoara banoa;
Züberoako kolonbak deitzen bainau bere gana;
hautatu behar dela zuzenez lehena. 
 


UDABARRIAN
(Bizkaiko herrikoia)

Udabarrian zarra erara
Londresko ziudadean,
maitearentzat oiak erosten
denda aberats batean.
Dama galant bat topatu neban
tabladu baten gainean,
kortesiagaz itandu neutsan
oi orrek zegan zirean.
Bestearentzat diruetan da
zuretzat bihotz trukean.
Eskerrik asko, dama galanta,
ez dut armarik aldean. 

Armak etxian itxi nituzan
Motriku herri onian,
Motriku herri onian eta
Ana Juanaren etxean.
Txalupatxu bat, txalupatxu bi,
Santa Klararen parean,
nere anaia ara antxe dator
Ana Juanaren legean.

TXORI ERRESIÑULA
(Zuberoako herrikoia)

Txori erresinula üdan da kantari,
zeren ordian beitü kanpuan janari;
negian ezta ageri; balinban ezta eri.
Ü dan jin baledi, konsola nainte ni.

Txori erresinula ororen gehien,
bestek beno hobeki hark beitü kantatzen;
harek da inganatzen mündia bai tronpatzen;
bera eztüt ikusten, bai botza entzüten. 

Amak utzi nündizün bedats azkenian;
geroztik nabilazü hegalez airian.
Gaiak urtuki nündizün sasino batetara,
han züzün xedera, oi! ene malürra!
Txoria zaude ixilik, ez egin kantürik;
txoria zaude ixilik, ez egin kantürik;
eztüzu profeitürik ni hola penatürik,
ez eta plazerik ni tunban satürik. 


JAUN BARUAK
(Zuberoako herrikoia)

Jaun baruak aspaldin xederak hedatü zütin, (bis)
txori eijer bat hatzaman dizü Paubeko seroren komentin, (bis)
orai harekin biziren düzü aspaldian gogun beitzin. (bis)

Xedera balitz halako merkatietan saltzeko, (bis)
Xiberuako aittunen semek eros litzazkie oro, (bis)
halako txori eijertto zunbaiten hatzamaiteko. (bis)

Igaran apirilaren bürian, armadaren erdian, (bis)
züntüdan bihotzian, armak oro eskian; (bis)
present espiritian, manka besuen artian. (bis)

Jauna maite banaizü, erraiten düzün bezala. (bis)
kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa (bis)
eta maita herria, üken dezadan plazera. (bis)


ÜRZO LÜMA GRIS GAIXOA
(Zuberoako herrikoia)

Ürzo lüma gris gaxua, orai bidajin bahua;
baratzen bazaik musde Sarri, jaun apetitü hun hura,
begiz ikusten balin bahai, Phetirinalat bahua. 

Artoz asia hun düzü libertatia bagünü;
Orhiko bago erkürtto hurak guri hobetxe zirkützü,
anglesa Frantzian sartzen bada, Espainalat baguatzü. 

Ürzua, ago ixilik, Frantzian eztük anglesik;
Baiunara jiten badira Agaramuntek hilen tik;
Phetirinalat eztük jinen zaragoila lüze hetarik. 

Fida niz zure erraner, fidago ene hegaler;
goraintzi erran behar dezü jiten badira angleser,
nik ere her gisan erranen diet espainol papo gorrier. 


MARIA SOLT ETA KASTERO
(Etxahun Barkoxe)

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero. (bis)
Hirurogei-hamarna urtetan hartü die amorio
Kastero jelostü gero Maria Solt ezari kanpo. 

Maria Solta dua nigarrez
izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü elez
emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez. 

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü (bis)
Saintu zahar bateganik oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü. 

Kastero eztüzü saintü
sobera bürhaüti düzü.
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü
Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü. 

NERE MAITEA
(Nafarroako herrikoia)

Nere maitea ez egon sustoz
biziko gera munduan gustoz, (bis)
palazio bat eginen dugu
sekalez edo lastoz... (bis)

Balkona ere basa-lizarrez
teilatua belar igarrez, (bis)
ala goizean enkargatu da
Baionako Pierres. (bis)

BASOILARRAK
(Zuberoako herrikoia;Nafarroako era)

Basoilarrak kantatzen dizu,
Iratiko basoan;(bis)
irurk elezakezu pentsa
nik zer dudan goguan:
gaiak oro ikaratzen-tut
maitearen onduan. (bis)

bottom of page