top of page

NERE EKIALDEAN
(B.L.)

Urdina itsasoari irailak eman zion,
Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera,
Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz,
Eta arraunen uherak bezala,
Hiltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzari,
Ezaugarririk utzi gabe,
Ez baitira loturak baino.

Ilunabarretan, harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin elkartzen aniz,
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute.

Bere bihotzean, mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat,
Eta egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean.

Eta behin gauaren besoetan,
Isiltasunaren ahotsa aditzean,
Euria ari du nere begietan,
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude.

Urdina itsoari irailak eman zion
Eta itsasoak nerekin kaio egin zuen,
Orobat itsaso den kaioa.

ZEHAZTEN ERRAZA NAIZ
(F. Pessoa / B.L.)

Baldin eta, ni hil eta gero,
nere bizitza idatzi nahi balute,
errazagorik ez da ezer
bi egun besterik ez dute:
jaiotza eta heriotza egunak.
Bien artekoak
nereak dira.

Zeazten arraza naiz,
deabrudun batek bezala ikusi nuen,
gauzak xamurkeriarik gabe maitatu nituen,
ez bait nuen bete ezinezko ezeren beharrik izan,
ez bait nintzen inoiz lausotu,
entzutea neretzat
ez zen ikustearen lagungarri baino izan,
gauzak benetakoak direla ulertu nuen
eta denak ezberdinak bata bestearengandik;
begiekin ulertu ere, inoiz ez pentsatzearekin,
guzti hau pentsatzearekin ulertzea,
denak berdinak aurkitzea litzateke.

Egun batez logaletu egin nintzen
edozein haur bezala,
begiak itxi eta lo egin nuen,
horretaz gain,
naturaren poeta bakarra izan nintzen.

EGUNAK GAUAN
(J.R.Uriarte / B.L.)

Hainbeste urte igaro dira,
hainbeste gertakizun,
nere buruan kokatu zen enbata hartatik.

Nere kostatik urrun, Gran Solen,
egun bat urpean,
hiru igeri,
eta bederatzi arnasketan.

Egunetan Islandar barku bat agurtzen dut,
asteak lotan,
asteak urgainean.

Harriduraz, legatzen zilarrezko sabelpeari so
beren bizkar iheskorra ferekatu nahi dut.
Baina, ez zaitez hurbildu esaten didate.

Ehun egun argirik gabe
ehun egun ur-dantzan,
errainuei arpoiak boteaz.

Donegall Squaren
kantuak entzutzen ditudan bitartean,
Golkoko nigarra.
Donegall Squaren
Van Morrison entzuten dudan bitartean,
Auhena Golkoko plazetan.

Egunak euritan,
gauak igeri,
nere begien bila dabiltzan hegaztiak,
itsas izotzaren kilapean ezkutatzen naiz.

KAIXO ARDIZAIN
(F. Pessoa / B.L.)

“Kaixo ardi zain,
horra hor bide ertza
Zer esaten dizu haizeak?”

“Haizea dela, eta igaro egiten dela
Eta igaro zela lehen,
haizea dela, eta igaro egiten dela
Eta igaroko dela gero.

Eta zuri, zer esaten dizu?”
” Hori baino askoz gehiago,
beste gauza askotaz mintzo zait.
Oroitzapen eta bakarminetaz
Eta behin ere izan ez ziren gauzetaz.”

“Eta ez zenuen inoiz haizea igarotzen aditu,
haizea, haizeaz bakarrik mintzo da.
Gezurra da entzun zeniona.
Eta gezurra zugan dago.”

BORTU GAINERATIK
(I.Borda / O.Zugasti)

Hango bortu gainetarik
altxatzean hego hatsak
beldurraren zainetarik
airatzen dira urratsak
ez dakit erranen dudan
nolatan maite zaitudan.

Behar grina bedi lerra
lo hiletik gau hotzera
zure so beltzen ederra
joan dakidan bihotzera
ez dakit erranen dudan
nolatan maite zaitudan.

Hauts eztiaren zaparta
hitz arruntaren kalaka
suak bultzatu du barda
mintzo ausarten balaka
ez dakit erranen dudan
nolatan maite zaitudan.

Lur hutsetik begiraino
amets hotsa dut ekarri
bihotz honen hegiraino
zazpi musuz bake jarri
ez dakit erranen dudan
nolatan maite zaitudan.

AMETSIK GABEKO LOAN
(F. Pessoa / B.L.)

Eta badira artistak diren poetak
eta euren bertsoak lantzen dituzte zurginak zura bezala
ze trixtea loratzen ez jakitea!
Bertsoak bertsoaren gainean jarri beharra,
horma bat jasotzen duenak bezala.
Eta ongi dagoen ikusi, eta ez badago kendu.

Etxe xuxen bakarra Ludia (oro) denean
Aldakorra izanik beti ongi dago eta beti bera da.

Hontaz pentsatzen dut, ez pentsatzen duenak bezala,
pentsatzen ez duenak bezala baizik
eta loreei begiratzen diet, eta irri egiten dut…
Ez dakit berek ulertzen nauten
ez eta nik berak ulertzen ditudan ere,
baina badakit haietan eta nigan dagoela egia,
eta ludiaren eskutik joan eta bizitzaren
gure arteko jainkotasunean.
Eta urtaro alaiek besoetan garamatzatenean
Lotaratzean haizeari kantatzeko uztean,
lasaituz, gure ametsik gabeko loan.

GARTXOT(1) / NERE ATE ONDOAN(2)
(1) (Pello Ramirez)
(2) (F. Pessoa / B.L.)

Haur ezezagun eta zikin
nere ate ondoan jolasean zu,
ez dizut adierazpen mezurik dakarkidazun galdetzen.
Ganora aurkitzen dizut lehen inoiz ikusi ez zaitudalako,
eta noski, garbia egon ahal bazina
beste haur bat izango zinateke,
eta ez zinateke hona etorriko.
Jolas zaitez hautsetan, jolas!
Zure agerpena begiekin begiekin bakarrik estimatzen dut.
Gauza bat beti lehen aldiz ikustea
Ezagutzea baino gehiago da,
ezagutzea, inoiz lehen aldiz ez ikustea
bezala baita.
Eta inoiz lehen aldiz ez ikustea
bakarrik kontatzen ikustea da.
Haur honen zikin egoteko era
ez da besteena bezalakoa.
Jolas! Eskuan sartzen zaizun harri bat hartuaz,
badakizu eskuan sartzen zaizula.
Zein da, ziurtasun handiagora
iristen den jakinduria?
Bakar bat ere ez, eta bakar bati ere
ezinezkoa zaio nere ate ondora jolastera etortzea.

ZERGAITIK UTZI KANTATZEARI
(A. Warner / P. Seeger / B.L.)

Nere bizitza, munduko arranguren
gainetik, amaiezinezko
kantu batean, airos doa
nere bizitza kantu batean.
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

Urrun bada ere, sorkuntza berri bat
iragartzen duen doinu hori
entzuten dut, harrabots eta
borroka ororen artean.
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

Ekaitzak ondoan ziztuka
ari bada, zer axola!
Egia bizirik dela badakit
bizirik dela badakit
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

Zer axola nere inguruan
iluna hertsitzen bada?
Gauean kantak sortzen ditu,
Gauean kantak sortzen ditu.
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

Nere pake kuttunena
izutuko duen trumoirik ez da
harkaitz horri lotzen natzaion
lotzen natzaion bitartean.
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

Amodioa zeru-lurren
jauna bada, jauna bada
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?
Zergaitik utzi behar diot,
zergaitik utzi kantatzeari?

NI, SAHATSA BEZALA
(B.L. / Levy Shahar)

Ni, sahatsa bezala
ludiari ernaitu ohi zaion
kimu berri bat naiz
sortzen eta hiltzen
etengabe doazen
sentimenduen haizearekin dantzan.

Ni, poz eta minen
zuhaitzetik edanaz
berdetutako igali bat naiz
Hosto bakoitzean. malko bakoitzean
zauri minberetan loratzen dena.

Ni, munduaren grinak
jasotzen dituen
ibai luze eta mugikorra naiz.
Itsaso birjinen arima urdinen
sabel emankorretara doana.

ZUK DAKIZUN HURA
(F. Pessoa / B.L.)

Ni hiltzen naizenean, haurra,
izan nadila ni haurra, denetan ttikiena.
Har nazazu zuk besoetan
eta eraman zure etxe barrura.
Biluz ezazu nere giza izate nekatua,
eta ohera nazazu zure ohatzean,
eta kontaizkidazu ipuinak, esnatuko banintz ere,
berriro loak har nazan.
Eta emaizkidazu zure ametsak
jolas nadin
egunen bat,
zuk dakizun hura
jaio arean.

GAZTETARZUNAK
(Herrikoia)

-Instrumentala-

bottom of page